Udalak beste dirulaguntza bat eskainiko die ostalariei
2020/11/20
11:08
eta kitto!
Eibarko Udalak ezohiko dirulaguntza berria onartu du COVID-19ak eragindako alarma-egoerak kaltetutako ostalaritza-sektoreko enpresa eta autonomoentzat. Eskabidea onartuz gero, establezimendu bakoitzak 500 euroko laguntza finkoa jasoko du, 200 euro gehiago lokala errentan badago, eta beste 150 gehiago langileen batez besteko lan-taldea hiru lagunetik gorakoa bada.
Ezohiko dirulaguntza hau 1.000.000 eurotik beherako negozio-zenbatekoa duten ostalaritza-sektoreko autonomoek eta enpresek jaso ahal izango dute, eta Udalak 100.000 euroko partida bideratu du horretarako.
Gaur zabaldu dute dirulaguntza eskatzeko epea eta abenduaren 4an amaituko da. Dirulaguntzen eskaerak modu elektronikoan egingo dira www.eibar.eus udal webgune honen bidez. Izapidea modu elektronikoan egiteko, ziurtagiri digital bat eduki behar da (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.) Gainera, eskabidearekin batera deialdiko oinarrietan —udal webgunean kontsultatu ahalko dira— zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dira.
Udalaren laguntza hauek bateragarriak dira Eusko Jaurlaritzako Kontsumo, Merkataritza eta Turismo sailak iragarritako dirulaguntzekin, bai eta beste administrazio publiko edo pribatu batzuek emandakoekin ere.