Udalak eta Ekingunek 9.920 euroko diru-laguntza hitzarmena berritu dute
2016/10/24
17:51
eta kitto!
Hirugarrenez berritu du Udalak Ekinguneri diruz laguntzeko hitzarmena. Gaur goizean Udalaren Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza Sailak eta Ekingunek, Ekintzaileen arteko lankidetza eta sustapenerako elkarteak sinatu dutenaren arabera, diru-laguntza 9.920 eurokoa izango da, "ekintzaileen elkarketa, sustapen eta formazioarekin lotutako ekintzak burutzeko". Ekinguneko ordezkariek azaldu dutenez, "aurten hilean behin ekintzaren bat antolatzeko erronkari heldu diogu eta asmo hori betetzea lortu dugu. Besteak beste pintxo-pote tematikoak, aurreko astean egin zen On Ekin lehiaketa… antolatu ditugu eta, urtea amaitu baino lehen, beste pare bat jarduera egitea aurreikusten dugu: azarorako topaketa antolatzen ari gara eta abendurako, berriz, gabonEKIN afaria".
Horrez gain, ekintzaileentzat gida ere aurkeztu dute. Laster eskuragarri ipiniko duten gidan, besteak beste, "ideia bat negozio bihurtzeko eman behar diren pausoak azaltzen dira, horretarako dauden baliabideak, nora jo daitekeen… Asmoa gure izaera ekintzailea sendotzea da, udalerriko enpresa berriei lagunduz eta, ondorioz, enplegua sortuz". Ekimena Debegesaren laguntzaz burutu dute.