Udalak eta Iza-Campezok Errebalgo lanen inguruko kontratua sinatu dute
2019/04/03
15:27
eta kitto!
Gaur goizean sinatu dute kontratua Udalak eta Errebalgo eraikinaren lanak egingo dituen Iza-Campezo aldi baterako enpresa-elkarteak. Lanak lehiaketa bitartez, 5.369.178 euroan (BEZa barne) adjudikatu dira eta obrak egiteko epea 15 hilabetekoa izango da. Eraikuntza enpresako ordezkariek esan dutenez, honezkero beharrean hasita daude, lanei ekin ahal izateko aurretik egin beharreko guztiak prestatzen. Aurreikusten dutenez, hilabete honen amaiera aldera hasiko dira Errebalen beharrean eta, alkateak esandakoaren arabera, “2020rako eraikinaren ekipamenduaz berbetan egongo gara”. Gaineratu duenez, “lanak adjudikatzearekin batera Errebalen inguruko parte-hartze prozesua, bigarrena, abian ipini da”.
EH Bildu parte-hartze ariketarekin kritiko
Hain zuzen ere, prozesu horrekin oso kritiko azaldu dira Eibarko EH Bilduko ordezkariak, gaur goizean bidalitako idatzian. Diotenez, “EH Bilduk ez du Errebalentzat parte-hartze ariketa espresik onartuko. 2013an amaitu zen aurreko parte-hartze ariketa eta EH Bilduk urteak eman ditu bigarren ariketa egiteko eskatzen. Sei urte zerura begira egon eta gero, PSEren Udal Gobernuak parte-hartze ariketa espres bat planteatu du, maiatzerako emaitzak esku artean izan ditzaten. EH Bildurentzat hartutako erabaki unilaterala ez da serioa eta parte-hartze ariketa sendo bat exijitu dio PSEri”. Gauzak horrela, euren proposamena argia dela diote: “2013ko parte-hartze ariketaren ondorioak aintzat hartuta, Errebal berria kultur eragileek autokudeatutako eta programazio bateratua izango duen espazio kultural erreferentea izatea nahi dugu”.