Udalak eta Uni Eibar Ermua LHIIk akordioa berritu dute

Udalak eta Uni Eibar Ermua LHIIk akordioa berritu dute
2026/01/29 13:05
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Udalak eta Uni Eibar-Ermua Lanbide Heziketarako Ikastetxeak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, herriko merkataritza-sarea indartu eta gazteak kontsumo-ohituren inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin. 

Oharrean azaldu dutenez, hitzermena bi erakundeek udalerriko ekonomia eta gizartea sustatzeko konpromisoaren isla da. Hain zuzen ere, herriko saltokietan erosteari esker herri ingurunea hobetzen duela adierazi du Udalak: “Bertan erostean dirua herrian geratzen da eta herria ekonomikoki suspertzen da. Eta era berean enplegua sortzen da”.

Elkarlanari esker Merkataritza arloko ikasleek merkatuko ikerketa tekniketan prestakuntza espezializatua jasoko dute, eta ondoren azterlan bat egingo dute gazteen kontsumo-ohiturak eta joerak aztertzeko. Lan horretan, Eibarko dendarien elkartearen laguntza izango dute, herriko saltokiak ezagutuz eta informazioa bilduz. 

Adierezi duetenez, ikerketa hau “funtsezkoa” izango da tokiko merkataritzaren erronkak eta aukerak ulertzeko. Ostean, ikasleek azterlaneko emaitzak oinarri hartuta, sentsibilizazio-ekintzak diseinatu eta bideratu beharko dituzte. Era berean, proiektuak ekintzailetza sustatzea ere aurreikusten du, Eibarren negozio-aukera berriak identifikatuz.