Udalak herritarren segurtasunerako protokoloa aktibatu du euriarengatik eta elurrarengatik
2023/01/17
17:33
eta kitto!
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak alerta-egoera ezarri du gaur, urtarrilak 7, fenomeno meteorologiko ezberdinengatik. Horren aurrean, Eibarko Udalak herritarren segurtasunerako protokoloa jarri du martxan eta erabaki hauek hartu ditu:
1.- Ubideak eta saretak garbitzea, eta hiriko zenbait tokitan sortzen ari diren ur-putzuak xurgatzea.
2.- Elurra kentzeko makinak herrian bertan eta landa auzoetan aktibatzea. Hala, elurra kendu eta gatza botako dute herriko eta landa auzoetako errepide eta bideetan.
3.- Udal lantaldeak eta Debabarrenako Mankomunitateak elurra eta izotza kenduko dute oinezkoentzako guneetatik.
4.- Gatza banatuko da udal eraikin publikoetan bertako mantentze-lanen ardura daukaten langileek eraikinen sarreretan gatza bota dezaten.
5.- Udaltzaingoa koordinatzaile izendatzea euriengatik eta elurteengatik egon daitezkeen abisu deiak direla eta.