Eibarko Udalak hitzarmen berri bat sinatu du Merkataritza Federazioarekin 'Singular Dendak' programarako
2022/06/06
10:34
eta kitto!
Eibarko Udalak eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioak lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu dute, 2022. urtean ‘Singular Dendak’ programaren edizio berri bat egiteko. Helburua da Eibarko establezimenduetan kalitate-zigilua ezartzea, Gipuzkoako merkataritza profesionalizatu, bereizi eta posizionamendua bultzatzeko. Udalak aurten ekimen honetarako bideratuko duen zenbatekoa 2.500 eurokoa da. Urtetik urtera gehiago dira ekimen honetara batzen diren merkataritza-establezimenduak, SD (Singular Dendak) bereizgarria eskuratuta; gaur egun hogei saltokitik gora dira bereizgarria dutenak.
‘Singular Dendak’ proiektua lankidetzan garatzen da eta bai Merkataritza Federazioaren arduradunek bai egindako jarduerak garatzeko hautatutako lankidetza-entitateek eta profesionalek parte hartzen dute. Eibarren Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eta finantzazioari esker egiten da programa.
Ekimena, Merkataritza Federazioak bultzatua, duela urte batzuk hasi zen garatzen Eibarren, eta haren xedea da bai saltoki berriak bai ‘Singular Dendak’ aitortza lortu duten komertzioak finkatu eta posizionatzea, babesa emanez eta balioan jarriz.
Jon Iraola alkatearen hitzetan: “Eibarko merkataritzak aukera eta kalitate handiko produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dizkie herritarrei, eta horrek erakargarri bihurtzen du Eibar. Horregatik, era honetako ekimenek, herriko merkataritzaren izaera berezia balioan jartzen dutenak, merkataritza txikia babesteaz gain, lagundu egiten dute gure ehun komertziala gehiago baloratzen eta gure eskaintza erakargarriago egiten. Eta hori garrantzitsua da une honetan, non osasun-krisiak ekonomia ere astindu duen. Hori dela-eta, dei egiten diet oraindik bereizgarria ez duten Eibarko saltokiei proiektura batzera, guztiek dute-eta zer eskaini”.