Udalak LH-ko ikasleentzat antolatu dituen robotika tailerretarako izen-ematea gaur hasi da
2023/11/07
17:40
eta kitto!
Udalak Lehen Hezkuntzako ikasleentzat robotika tailerrak antolatu ditu: LH 3. eta 4. mailakoek Lanpara Mario Bros izenekoa egin ahalko dute, eta 5. eta 6. mailakoek, berriz, Argiztatu zure izena izenekoa. Tailerrak Jazinto Olabeko ludotekan egingo dira, azaroaren 25ean eta abenduaren 2, 9 eta 16an. Lanpara Mario Bros tailerra 16:00etatik 18:00etara izango da, eta Argiztatu zure izena tailerra, berriz, 18:00etatik 20:00etara. Izen-ematea gaur bertan zabaldu dute, eta Udalaren webgunearen bidez egin beharko da, bertako formularioa beteta. Azaroaren 19ra arteko epea dago.