Udaleku irekietan izena eman daiteke gaurtik aurrera

5-11 urte bitarteko haurrek aukera paregabea izango dute ahaztu ezinezko udaldia pasatzeko.
Udaleku irekietan izena eman daiteke gaurtik aurrera
2024/04/15 09:00
eta kitto!

Apirilaren 15etik 28ra bitartean zabalik egongo da "Oporrak afariketan", "Udan jolasean", "Firin Faran" eta "Umiak Firin Faran" udaleku irekietan parte hartzeko izen-emate epea. 5-11 urte bitarteko haurrek aukera paregabea izango dute ahaztu ezinezko udaldia pasatzeko.

Udan jolasean eta Umiak firin faran programak 5 urteko haurrei zuzenduak daude, hau da, 2018. urtean jaiotako haurrentzat. Oporrak afariketan eta Firin faran programak aldiz, lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat dira.

UDAN JOLASEAN (uztailean) 2018an jaiotako haurrentzat izango da. Egunero 09:30etik-13:30era. Hiru txanda egongo dira.

OPORRAK AFARIKETAN (uztailean) Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartean dauden ikasleentzat. Egunero 09:30ean hasita. Hiru txanda egongo dira.

UMIAK FIRIN FARAN (uztailaren azkeneko bi asteak) 2018an jaiotako haurrentzat. Egunero 09:30etik-13:30era. Txanda bakarra: uztailaren 22tik abuztuaren 2ra.

FIRIN FARAN (Uztailaren azkeneko bi asteak) Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartean dauden ikasleentzat. Egunero 09:30ean hasita. Txanda bakarra: uztailaren 22tik abuztuaren 2ra. (Uztailak 25 eta 31 jaiegunak)

INFORMAZIO GUZTIA Udalaren webgunean