Udazkentraila azaroaren 6an jokatuko da, 12 kilometroko distantzian
2022/10/24
09:51
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko Kalamua Korrikalari Taldeak antolatutako probaren edizio berria izango da azaroko lehen domekan, Depor aurretik goizeko 08:30ean hasi eta handik “bi ordu eta erdira, hirura, amaituko dena” Deporren bertan. “Zailtasunik gabeko” 12 kilometro izango dira betebeharrekoak, 829 metroko goranzko desnibel metatuarekin. Trail irteera doakoa bada ere, parte hartu nahi duten mendi korrikalari eta mendizaleek izena eman beharko dute (antolaketa lana errazteko) kalamuakorrikalaritaldea@gmail.com helbidera idatziz. Ondorengo materiala eramatea gomendatzen da: mendian korrika egiteko oinetakoak, frontala, telefono mugikorra, zira, ura eta jateko zerbait. Aldi berean, mendian federatuta egotea ere gomendatzen da.
Ibilbidea: Eibarko Klub Deportiboaren aurrean hasiko da goizeko 8.30tan. Hasierako kilometroak Eibarko kaleetatik izango dira Amañako eskolara arte. Eskoletan, Ermuaruntz hartuko dugu, bariante gainetik doan pistatik Ultzamara iristeko eta bertatik Ermuko anbulategi aldera jeisteko. Lehenengo zati honek 3,5 kilometroko luzeera dauka eta trotean lasai joateko aproposa da. Ermuko anbulategira iritsi aurretik, eskumarutz hartuko dugu Artarrai-runtz doan bidearekin batzeko. Puntu honetan igoera hasten da. Lasai hartu eta gora! 700 metro igo eta gero Artarraiko puntan gaude! Artarraitik gora doan bidea jarraituta Elorreta baserrian agertuko gara eta hortik Urko puntaraino zuzen igoko dugu! Urkoko tontorra ibilbidearen 6 garren kilometroa izango da, ibilbidearen erdia izan arren igoera guztia eginda izango dugu. Urkotik Trabakuarutz hartuko dugu eta 800 metro jeitsi eta gero ezkerreruntz joko dugu berriro ere Elorretara iristeko. Baserrira heldu baino lehen ezkerretara egingo dugu Arrajolara jaisteko zelaira irtetzeko eta jaisten jarraitzeko. Ibilbidearen 9 garren kilometroan Aritxuleta baserria topatuko dugu eta eskumako pistatik Sosola baserrira joango gara. Bertan, gazta erosteko aukera ere edukiko dugu. Sosolatik, ezkerrean irtenten den mendi bide oso polit batetik abiatuko gara Arrajola baserriraino (10 garren kilometroan.) Handik Itziotik aparkalekura irten eta Arratebidetik Ardantzara joango gara Klub Deportibo Depor aurrean bukatzeko (12 km).