UEU-ren ikasturte berria aurkeztuko dute gaur Markeskuan
‘Emazteak Zuberoako plaza ekitaldietan, kultura bizitzen eta ikertzen’ hitzaldia eskainiko dute
2025/09/18
10:47
eta kitto!
Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) 2025/2026 ikasturtearen hasiera-ekitaldia egingo dute gaur, irailak 18, Markeskuan jauregian. UEUk jarduera akademiko zabal eskaini du eta bere egoitza nagusia izango da horren zutabea.
Gaurko ekitaldian, gainera, ‘Emazteak Zuberoako plaza ekitaldietan, kultura bizitzen eta ikertzen’ hitzaldia eskainiko dute Joana Etxart (Maule, 1978) idazle, historialari eta irakasleak; Ihitz Iriat Casenave (Aloze, 1987) Iruñean bizi den abeslari, kantu taldeen gidari eta kultur ekintzaileak; eta Aitzpea Leizaola Egaña (Donostia, 1971) EHU-ko antropologiako irakasleak eta UEU-ko zuzendari-ohiak.
Informazio gehiagorako, komunikazioa@ueu.eus helbidera idatzi.