UEU-ren udaberrirako ikastaro eskaintza aurkeztu dute
Gaur (eguaztena, hilak 26) UEU-k udaberrirako prestatu duen ikastaro eskaintza aurkeztu du Markeskua jauregian Ane Sarasua UEU-ko idazkari nagusiak. Agerraldian azpimarratu dutenez, "on line eskaintzari garrantzi berezia eman nahi izan diogu. Martxoa eta maiatza bitartean 10 ikastaro eskainiko ditu UEU-k Eibarren eta horietan, besteak beste, oroimen historikoa, moodle, ahots-teknika, sormena eta beste hainbat gai landuko dituzte. Eibarko eta Elgoibarko udalek eman ohi dituzten diru-laguntzekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiak beste diru-laguntza garrantzitsu bat bideratu du ikastaro hauetan parte hartuko duten gipuzkoarrentzat, on line formazioa bultzatzeko asmoarekin".
Orotara 12 ikastaro antolatu dituzte, batzuk on line egiteko eta besteak, berriz, Eibarren eta Iruñean klasean eskaintzeko. Matrikula-epea zabalik dago eta interesa dutenek www.ueu.org helbidean aurkituko dute matrikula orria zein ikastaro bakoitzaren inguruko informazio zehatza. On line bidez egitekoak Nola sortu nire PLEa, ikasteko ingurune pertsonala, Euskal Herriko oroimen historikoa, Probatu zure euskara-maila eta probatuz trebatu eta Moodle 2.3-ren erabilera aurreratua dira; Eibarren, Markeskua jauregian emango dituztenak, berriz, Argazki-kontakizuna. Istorioak garatzeko estrategiak, Ahots-teknika ikastaroa: kantua sentitu, jolastu, gozatu, Eskola libre eta demokratikoak: gizarte aldaketarako tresna eta gako, Gaitasun sortzaileari ateak irekitzen, Emozioak eta norberaren gaitasunak lantzen eta Aljebra lineala Mathematica programa erabiliz; eta Iruñean eskainiko direnak, Jendaurreko komunikazioan trebatzeko tailerra, Haur-psikologia: gaurko haurrak etorkizuneko helduak.