Umeentzako itzal-txotxongilo laborategia egingo dute barixakuan liburutegian
2020/10/20
07:52
eta kitto!
Eñaut Gorbea antzezle, pailazo eta ipuin kontalariak umeentzako itzal-txotxongilo laborategia eskainiko du barixakuan Juan San Martin Liburutegian. Laborategia 6 urtetik gorako umeentzat egingo da eta saio bi egingo dira, bata 17:00etatik 18:30era eta bestea 19:00etatik 20:30era. Parte hartu ahal izateko liburutegian eman behar da izena eta plaza mugatuak izango dira.
Laborategi didaktiko eta dibertigarri honekin haurrek material erraz eta erabilgarriekin elementuak sortuko dituzte eta, ondoren, oihalaren atzean inprobisatzeko eta esperimentatzeko aukera izango dute.