Umeak bikain bertsotan

Umeak bikain bertsotan
2015/05/19 00:00
eta kitto!

Atzo (astelehena, hilak 18) eta gaur (martitzena, hilak 19) Umeen Bertso Jaialdiak hartu ditu Coliseo antzokiak. Udalak eta parte hartu duten ikastetxeek finantzatuta, "Ahozkotasuna eta Bertsogintza" egitasmoa landu dute eskoletan, Bertsozale Ekarteak gidatuta. LH-ko 5. eta 6. mailetako ikasleak ederto moldatu dira bertsotan taula gainean. Atzo La Salle, Aldatze, Arrateko Andra Mari, San Andres eta Amaña ikastetxeetakoek jardun zuten eta gaur, berriz, Juan Antonio Mogel eta Urkizu eskoletako taldeen txanda izan da.