Umeek igeriketa-ikastaroetan parte hartzeko izenematea ekainaren 19ra arte zabalik

Umeek igeriketa-ikastaroetan parte hartzeko izenematea ekainaren 19ra arte zabalik
2015/06/08 00:00
eta kitto!

Pasa den astean zabaldu zuen Eibarko Kirol Patronatoak irailean hasiko diren umeendako igeriketa ikastaroetan parte hartzeko aurreinskripzioa eta hilaren 19ra arte egongo da zabalik. Umeek ahatea, dordoka, olagarroa, itxas-zaldia, igela, izurdea eta marrazo mailatan eman dezakete izena Ipuruan, Orbean edo www.eibarkirola.com orrian. Hilaren 22an zozketa egingo da goizeko 10.00etan eta jakinaraziko arratsaldeko 18.00etan. Ondoren, izen-emateak ahal izango dira Ipuruako idazkaritzan maila agiriarekin, ahate maila izan ezik.