Umeentzako “Dragoi-jagolea” ikusgai izango da asteburuan Coliseon

“Las cosas sencillas”, “Pequeñas cartas indiscretas” eta "Civil War' pelikulak ere emango dituzte
Umeentzako “Dragoi-jagolea” ikusgai izango da asteburuan Coliseon
2024/04/25 14:22
eta kitto!

Asteburu honetako zine-karteldegian aurreko asteko “Las cosas sencillas” jarraituko du eta, Eric Besnard-ek zuzendutako filme horrekin batera, beste hiruk osatuko dute zapatutik astelehenera arteko programazioa. Thea Sharrock-en “Pequeñas cartas indiscretas” komedia eta Alex Garland-en “Civil War” akziokoarekin batera, animaziozko Salvador Simóren “Dragoi-jagolea” pelikulak proiektatuko dituzte, aipatutako azken hori euskaraz. “Las cosas sencillas” 1 Aretoan eskainiko dute, “Pequeñas cartas indiscretas” 2 Aretoan, eta “Civil War” eta “Dragoi-jagolea” Antzokian.