Umorez betetako lana eskainiko du zapatuan Nerea Gomez eibartarrak
2019/09/26
11:31
eta kitto!
Zapatu iluntzean, 20:30ean taularatuko du Nerea Gomez eibartarrak “Dando el cante” antzezlana (HORRI BURUZKO ELKARRIZKETA IRAKURTZEKO HEMEN KLIKATU), Coliseo antzokian. Madrilen bizi den aktoreak beste eibartar batek, Iker Vesgak sortutako antzezlana Madrilen, La Escalera de Jacob antzokian estreinatu zuen iaz eta, urtebetez antzezten ibili eta gero, oso kritika onak jaso ditu orain arte. Monologo honetan Nerea Gomez “La Nere” izeneko pertsonaiaren azalean sartzen da eta denetarik (antzeztu, abestu…) egingo du, umorez gainezka egiten duen lana eskaintzeko. Sarrerak 8 euro balio du (6 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).