Un Loco De Desatar, Sardo Irisarrirekin, gaur Coliseoan
2012/03/20
00:00
eta kitto!
Gaur 20.30etan, 35. Antzerki Jardunaldien programazioaren barruan, Trastada Teatro konpainiaren eskutik Un Loco De Desatar (las paradojas de El Cósmico) antzezlana ikusteko aukera izango da Coliseoan. Sardo Irisarri protagonista duen antzezlana Juan Sánchez Vallejok idatzitako liburuan oinarritzen da eta sarrerak ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago ipiniko dituzte salgai Coliseoan bertan, 11 eurotan.