Unbe eta Ipuruako atezainek aldarrikatutako ia eskakizun guztiak biltzen dituen akordioa lortu dute

Udaleko kirol instalazioetako atezainak bihar itzuliko dira lanera, 45 greba egun eta gero
Unbe eta Ipuruako atezainek aldarrikatutako ia eskakizun guztiak biltzen dituen akordioa lortu dute
2025/03/10 18:55
eta kitto!

ELA sindikatutik jakinarazi dutenez, 45 eguneko greba eta gero, Unbe eta Ipuruako kirolguneetako atezainek greba amaierako akordioa sinatu dute gaur: “Akordio horrek greba egitera eraman zituzten aldarrikapen ia guztiak jasotzen ditu. Besteak beste, 8 langileek lanean jarrituko dutela bermatu dute, eta lana eta bizitza bateragarri egingo duen lan egutegi bat adostu dute 2025erako. Hurrengo urteetako egutegiek ere ezaugarri berberak izango dituzte. Udalak ezingo du akordio hau aldebakarrez aldatu gainera, beti, langileen gehiengoak esaten duena errespetatu beharko dute. Administrazio publikoan langileen lan baldintzen erabaki gehienak aldebakarrez datozela ikusita, oso positiboki baloratu da puntu hau ere”.
Hala ere, beste aldarrikapen batzuk lortzeke daudela azaldu dute: “Langileek udaleko beste atezainekin konparatuz soldatetan jasaten duten diskriminazioari dagokionez, jarritako helegitearen bidez ELAk epaitegietan  aldarrikatzen jarraituko du. Beste behin ere, langileak prekarietatetik atera eta akordio onak lortzeko greba eta mobilizazioak ezinbestekoak izan direla berretsi da. Eskerrak eman borroka luze honetan bidelagun izan ditugun kirol klubei, kiroldegietako erabiltzaileei eta, orohar, Eibarko herritar guztiei”.