Unbeko taberna kudeatzeko lizitazio prozesua zabaldu du Udalak
Unbeko tabernaren jabari-emakidaren lizitazio-prozesua abiarazi du Udalak, ustiapenerako kudeatzaile berriak aukeratzeko. Kontratua eskuratu nahi dutenek 2024ko urriaren 21era arte aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak. Lizitaziorako oinarri izango den urteko kanona 6.600 eurokoa da, eta esleipena bi urteko hasierako aldirako egingo da.
Udaletik adierazi dutenez, “kontratu hau aukera bat da erakarpen-ahalmen handia duen gune bat kudeatu nahi duten ekintzaileentzat, ostalarientzat eta enpresentzat. Gainera, Unbera ez dira bakarrik kirol-ekitaldietara doazen pertsonak joaten, inguruko mendiek eskaintzen dituen jolas- eta natura-instalazioez gozatzen duten pertsona asko daude”.
Baldintzen artean zehazten da, halaber, esleipendunak taberna irekita eduki beharko duela, eta zerbitzua asteartetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara, eta larunbat eta igandeetan, 10:00etatik 20:00etara eskaini beharko duela. Bestalde, Udalak argitara emandako klausulen agiriak esleipendunak bete beharko dituen betebeharrak jasotzen ditu, besteak beste, elikagaien zerbitzuari, osasun-ikuskapenei eta/edo kalteengatiko erantzukizunei dagokienez.
Interesatuek Eusko Jaurlaritzaren kontratazio webgunean prozesuaren xehetasunak eta baldintzak kontsultu ditzakete.