Untzaga aire libreko zinema bihurtuko da abuztuan

Lau pelikula emango dituzte abuztuko eguenetan
Untzaga aire libreko zinema bihurtuko da abuztuan
2025/07/15 10:58
eta kitto!

Abuztuan, aire libreko zinema bihurtuko da Untzaga beste behin. Guztira lau pelikula eskainiko dituzte, eguenetan, 22:00etan, eta ez da sarrerarik ordaindu behar izango.

Aire libreko zineman ikusi ahal izango den lehen pelikula ‘Harry Potter eta sorgin argia’ izango da, abuztuaren 7an, eta euskaraz emango dute.

Hurrengo pelikula abuztuaren 14an emango dute eta James Mangoldek eta Steven Spielbergek zuzendutako ‘Indiana Jones en el templo maldito’ film arrakastatsua izango da. Hau gaztelaniaz egongo da ikusgai.

Hirugarren filmarekin Gibbli estudioaren mundura egingo dugu jauzi ‘Chihiroren bidaia’ filmarekin. Japonian sortutako pelikula hau euskaraz izango da eta abuztuaren 21ean emango dute.

Azkeneko pelikula abuztuaren 28an ikusi ahal izango dugu eta beste klasiko bat izango da: 'Jurassic Park'. Steven Spielbergen pelikula da hau ere eta demaseko arrakasta izan zuen joan den mendeko 90. hamarkadan.