Untzaga zinema-plato bihurtu dute 'Cuerpo escombro' pelikula grabatzeko

Dani Rovira aktore ezaguna egon zen atzo egin zuten grabaketan
Untzaga zinema-plato bihurtu dute 'Cuerpo escombro' pelikula grabatzeko
2024/02/22 13:05
eta kitto!

Garabiak, argi erraldoiak eta mugimendu asko atzo Untzagan. Izan ere, 'Cuerpo escombro' pelikula grabatu zuten bertan, plaza zinema-plato bihurtuz. Besteak beste, Dani Rovira eta Cassandra Ciangherotti aktoreak egon ziren grabazioan, eta eibartarrok oso gertutik bizi ahal izan genuen grabaketan.

Erdigunea itxita egon zen arratsaldeko 17:00etatik goizeko 05:00etara arte, eta gaur grabaketekin jarraituko dute ordu berean.

 

 
 
 
 
 
View this post on Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by @felix_morquecho