Urbat-eko gizonezkoek lehen puntua lortu dute eta emakumezkoak geldiezin dabiltza
Sei jardunaldiren ondoren, Bigarren Nazionalean jokatzen duen Urbat-eko gizonezkoen taldeak lehen puntua eskuratu du Union Teneriferen kontra. Eibartarrek eta kanariarrek 14na egin zuten eta, ondorioz, neurketa penaltietan erabaki zen. Hor etxekoak izan ziren nagusi, 5-3, eta partidua 19-17 amaitu zen. Dena dela, hasierako berdinketarekin, Urbat-ekoek puntu bat lortu zuten.
Euskal Herriko Ligan jokatzen duen emakumezkoen senior taldeak, bestalde, Logroñora jo zuen eta 4-19 irabazi zien errioxarrei. Bolada bikainean daude eibartarrak eta, 12 punturekin, sailkapeneko hirugarren postuan daude kokatuta.
Gizonezkoen seniorretako B taldeak, bestalde, 9-11 galdu zuen etxean Sestaoren aurka. “Ezusteko porrota”, Urbatekoen berbetan.
Atzo, azaroak 23, Urbateko harrobiko taldeek bi partidu jokatu zituzten WP Donostiaren aurka. Eibarko infantilek 12-10 irabazi zuten eta kadeteek 11-4.