Urbat IKE-k bere 25. urteurrena ospatu du asteburuan
Txosna jarri zuten Untzagan, Agorra Fest-en barruan, eta bazkaria egin zuten Errebalen
2026/09/14
13:18
Ekhi Belar Errasti
Ospakizunerako asteburua izan da Urbat IKE-rentzat. Bere 25. urteurrena ospatzeko bazkaria egin zuen larunbatean, irailak 12, Errebalen, urte berak betetzen zituen Ustekabe txarangarekin batera. Eta txarangak Agorra Fest jaialdia antolatu zuenez, Urbatek txosna jarri zuen Untzagan.
Errebaleko bazkarian, Urbaten historian aritu diren jokalari, entrenatzaile eta kide ohiak elkartu ziren, euren familiez gain. Horrela, asteburu gogoangarria pasa dute.