Urbat waterpolo taldeak asteburu honetan ekingo dio 2. Nazional Mailako ligari

CW Dos Hermanas taldeari egingo dio bisita, larunbatean, gizonezkoen senior taldeak
Urbat waterpolo taldeak asteburu honetan ekingo dio 2. Nazional Mailako ligari
2026/10/01 12:48
Ekhi Belar Errasti

Urbat waterpolo taldeak denboraldi berriari ekingo dio asteburu honetan. Senior mutilen taldeak 2. Nazional Mailako liga hasiko du Sevillan, CW Dos Hermanas-en aurka. Partida urriaren 3an, larunbatean, jokatuko da, 15:30ean, C.M.A.D. Manuel Lopez Cohen kiroldegian.

Eibarko taldeak etxetik kanpo ekingo dio, beraz, denboraldiari, eta lehen jardunaldiak aukera emango dio lehiaketaren lehen hiru puntuak eskuratzeko eta denboraldiari hasiera sendoa emateko.

Seniorrek ez ezik, Urbat-eko jubenilek ere izango dute lehiatzeko aukera asteburu honetan. Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian jokatuko den Gizonezkoen Jubenilen Txapelketan parte hartuko dute, eta Lautada eta Urgara taldeen aurka neurtuko dituzte indarrak. Norgehiagokak goizean zehar jokatuko dira, 10:00etatik aurrera.