Urkizuko iturria konpontzen dihardute
2013/04/08
00:00
eta kitto!
Azken egunetan ezin izan da Urkizuko iturria erabili, bertan beharrean dihardutelako. Izan ere, iturrirako uraren iturburua ez dago iturrian bertan, Urkizu kalean, piskat beherago baizik (La Golosina inguruan). Handik iturriraino ura eramaten duten hodiak urteekin hondatzen joan dira eta horiek aldatzen jardun dute beharrean. Horregatik, eta beharrak erabat amaitu bitartean, iturriari txorrota kendu diote eta ura edateko ona ez dela dioen oharra ipini dute, baina beharrak amaitu eta iturria berriz ere zabaltzearekin batera betiko moduan bertako ura hartzeko aukera egongo dela azaldu digute Zerbitzu arlokoek, urak betiko moduan edateko ona izaten jarraituko duelako.