Urkizuko parkeak XI. Lore, Landare eta Zuhaitz Azoka hartuko du zapatu goizean
2021/03/18
12:08
eta kitto!
Hamaikagarrenez egingo da zapatuan Lore, Landare eta Zuhaitz Azoka. Goiz osoan zehar, 10:00etatik 14:30era egongo da martxan azoka, Urkizuko parkean, Dekolore elkartearen eta Udalaren eskutik. Gainera, haurrentzako tailerrak antolatu dituzte: 11:30ean prentsatutako lore tailerra hasiko da eta 12:30ean, berriz, landareak nola landatu irakatsiko diete bertaratzen diren umeei. Bestalde, azoka egingo denez, zapatu goizean ezin izango da aparkatu Urkizuko pasealekuan, 08:00etatik 15:00etara.
Hamabi parte-hartzaile egongo dira: Viveros el Montañés (Tafalla), Zunoyar Lorategia (Oiartzun), Islaya (Oiartzun), Ortuberri (Iurreta), Urtinea Usurbil), Aritzkurengo Tienduka (Nafarroa), Flores Ganchillo (Nafarroa), Lore Prentsatua (Donostia), Semillas Ecológicas (Lasarte), Sojo natura (Lekunberri), Sara Letamendia (Aizarna) eta Tissus Artisautza (Atxondo). Azokara eramango duten eskaintza, bestalde, benetan zabala izango da: apaintzeko landareak, usain-landareak, kaktusak, etxe barrurako lorak, ortu eta lorategian haztekoak, sasoian sasoikoak, haziak, fruta-arbolak… Horrez gain, artisau eran egindako bisuteria, kosmetika naturala eta lehortutako lorekin egindako koadroak erosteko aukera egongo da.