Urrezko domina Jorge Lahidalga eta Jon Azkune pianojole gazteentzat
2012/02/20
00:00
eta kitto!
Andoainen otsaileko lehen asteburuan jokatutako pianojole gazteen lehiaketan 18 urtetik beherako 887 pianojolek jardun zuten, tartean Eibartik joandako 47 gaztek. Lehiatu ziren eibartarrak Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako, Musikum akademiako eta Isabel Laspiurren ikasleak dira eta azken honekin klaseak hartzen dituzten Jorge Lahidalga (12 urte) eta Jon Azkune (11 urte) urrezko dominarekin itzuli ziren etxera. Gainera, epaimahaiaren aipamen berezia ere jaso zuten 11-14 urte bitartekoen B mailan, 4 eskurako modalitatean, eta lehiaketa agurtzeko kontzertuak joteko aukeratutako 30 bat lagunetako bi izan ziren eibartar gazteak.