Urrian gora egin du langabezia-tasak Eibarren
2023/11/03
10:54
eta kitto!
Urriko datuen arabera, 1.474 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %11,61ekoa da. Horrela, langabeziak gora egin du herrian (iraileko datuen arabera 1.434 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %11,29koa zen).
Eskualdeko herri guztietako datuei begira, langabezia-tasa %10,04koa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,44) eta Soraluze da tasa altuena duena (%12,86). Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.
Urriko datuak, herriz herri:
– Eibar 1.474 (%11,61)
– Elgoibar 479 (%8,83)
– Mendaro 77 (%7,58)
– Deba 168 (%6,44)
– Mutriku 192 (%7,39)
– Soraluze 240 (%12,86)
Debabarrena 2.630 (%10,04)