Urriaren 21etik 23ra bitartean egingo den Climathon Eibar ekimena aurkeztu dute
2022/10/03
16:34
eta kitto!
Urriaren 21, 22 eta 23an egingo den Climathon ekimenaren bosgarren edizioa aurkeztu dute gaur Jon Iraola alkateak, José Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak, Patxi Alkorta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako (Eibarko atala) koordinatzaileak eta Alfredo Bezos antolaketa taldeko kideak. Esandakoaren arabera, “aurtengo saioak une kritikoan iritsi dira, Ukrainako gerra eta energia eskuratzeko eta kontsumitzeko orduan eragiten ari den ondorioak direla eta. Horregatik, egoera hori izango da lan ardatz nagusietako bat, erregai fosilen ordezko irtenbideak bilatzeko”.
Inaugurazio ekitaldia urriaren 18an egingo dute eta lan saioak Eibarko Ingeniaritza Eskolan izango dira, aipatutako hiru egunetan. Bertan, ikasleek, enpresek eta adituek energia krisiari eta klima aldaketari aurre egiteko irtenbideak eta alternatibak aurkeztuko dituzte.
Lehen egunean lantaldeak osatuko dira, eta beste bi jardunaldietan irtenbideak eta alternatibak planteatuko dira, bai krisi energetikoaren erronkari dagokionez, bai aldaketa klimatikoari dagokionez, ondorioak azalduko dira eta sariak emango zaizkie proposamen nabarmenenak egin dituztenei.
Aurkezpenean esan dutenez, “hitzaldien eta topaketen bidez, talentu berritzaile gaztea eta enpresa publiko eta pribatuak batu nahi dira, Gipuzkoa jasangarriagoa lortzen eta klima aldaketaren aurka borrokatzen lagunduko duten proiektuak abian jartzeko. Hala, Climathon jardunaldiak Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduko gazte eta ikasleen eta tokiko eta eskualdeko eragile publiko eta pribatuen arteko lankidetzarako deia dira, planteatutako erronkei irtenbideak bilatzeko”.
Bost edizioetan antolatzaile lanetan ibili den Alfredo Bezosek Eibarko Climathon jardunaldiaren bosgarren edizio honetan taldeek landu beharreko erronken ardatz estrategikoak azaldu ditu: industriaren deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra bultzatzea eta herritarren artean energia komunitateak sustatzea. Azken hori funtsezko puntua da energia eskuratzeko une kritiko honetan.
Climathon Eibar ekimena Eibarko Udaleko Ingurumeneko eta Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza sailek bultzatu eta finantzatzen dute neurri handi batean, eta baita Eibar Clima Lab taldeak eta Eibarko Ingeniaritza Eskolak ere, izan ere, Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Gradua da eskaintzen da bertan. Jarduera Europako Climathon sarearekin koordinatuta antolatzen da, EIT Climate-KICek bultzatuta eta Alkateen Itunak (Covenant of Mayors) babestuta.