Urriaren 6an ospatuko den XXV. Sagardo Eguna aurkeztu dute gaur (BIDEOA)
2018/09/26
17:31
eta kitto!
https://youtu.be/F0mxYG4TxIQ
Urriko lehenengo zapatuan ospatuko den Sagardo Egunak 25 urte betetzen ditu aurten, eta zenbaki borobila behar den bezala ospatzeko egitarau berezia prestatu dute antolatzaileek. Anartz Mitxelenak, Ekaitz Olaizolak eta Unai Campok gaur azaldu dituzte aurtengo Sagardo Egunaren inguruko kontu guztiak, …eta kitto! Euskara Elkartearen egoitzan egin duten aurkezpenean.
13 sagardotegitako sagardoa banatuko da Eibarren: Alorrenea, Altzueta, Barkaiztegi, Begiristain, Egi-Luze, Gartziategi, Gaztañaga, Gurutzeta, Isastegi, Olaizola, Sarasola, Zelaia eta Zapiain. XXV. urtemuga dela, egun osoa ez ezik, jaiak gaueko lehen orduak ere hartuko ditu, kontzertuak izango baitira Untzagan, harmailen aldean.
Sagardoa eguerdiko 12:00etan hasita 14:30ak arte eta arratsaldean 19:00etatik amaitu arte banatuko da. 6 euroren truke zapia, txorizo edo gazta pintxoa eta basoa eskuratuko dira sagardoa dastatzeko. Eguerdian, 12:00etan txotx egitearekin batera hasiko da jaia, eta orduantxe hasiko dira tiketak saltzen. Tolaretik irteten den muztioa probatzeko aukerarik ez da faltako aurten ere, eta Baztan inguruko sagardogileek erabiltzen zuten kirikoketa nola erabiltzen zuten erakutsiko dute. Hori guztia txalapartarien eta Marisol Arrillagaren soinujoleen doinuez lagunduta. Txikienentzako jolasak ere egongo dira.
Mugi Panderoa eta Deus Ez taldeen kontzertuak
Aurtengo berritasun bezala eta 25 urteko ibilbidea ospatzeko, 21:00etatik aurrera jaiak Untzagako beste aldean jarraituko du Deus Ez eta Mugi Panderoa taldeen kontzertuekin. Bitartean, txosna irekiko da Untzagako alde horretan eta, han ere, ez da jatekoa faltako.
Sagar-tarta lehiaketa
XXV. urteurrenaren barruan, sagar-tarta lehiaketa antolatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak lehen aldiz. Lehiaketan sukaldaritza gogoko duen edonork (16 urtetik gorakoek) har dezake parte. Parte-hartzaile bakoitzak postre bakarra aurkeztuko du, eta gutxienez 4 raziokoa. Postrea etxetik prestatuta ekarri behar da, eta urriaren 6an 12:30-13:00 bitartean Untzagako plazan (tolarearen ondoan) aurkeztu beharko da. Epaimahaiak zaporea, kreatibitatea eta aurkezpena hartuko ditu aintzat. 3 irabazle izango dira eta 3 sari: lehenarentzat 150 euro; bigarrenarentzat 100 euro eta hirugarrenarentzat 50 euro. Sariak urriaren 6an bertan emango dira, lehiaketa amaitutakoan.