Urriko langabezia datuei eutsi zaie azaroan Eibarren
2021/12/02
12:13
eta kitto!
Azaroko datuen arabera, Eibarren 1.551 lagun daude langabezian eta langabezia-tasa %12,21ekoa da. Ez da aldaketa handirik izan urriko datuekin alderatuz, orain dela hilabete 1.556 lagun zeudelako langabezian eta langabezia-tasa %12,25ekoa zelako.
Debabarrenean %10,63ko langabezia
Eskualdeko herri guztiak hartuta, langabezia-tasa %10,63koa da. Debabarrenari begiratuta, Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,94) eta Soraluzek, berriz, altuena (13,34). Hain zuzen, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainerako herri guztietako langabezia-tasa %10etik beherakoa da.
Azaroko datuak, herriz herri:
– Eibar 1.561 (%12,21)
– Elgoibar 502 (%9,26)
– Mendaro 85 (%8,37)
– Deba 181 (%6,94)
– Mutriku 217 (%8,36)
– Soraluze 249 (%13,34)
Debabarrena 2.785 (%10,63)