Urrutikoetxea-Iztueta Ezkurdia-Rezustaren aurka domekan Astelenan

Binakako txapelketako bi partidu jasoko ditu katedralak
Urrutikoetxea-Iztueta Ezkurdia-Rezustaren aurka domekan Astelenan
2025/02/07 09:55
eta kitto!

Profesional mailako pilota bueltan izango dugu domeka arratsaldean gure herriko Katedralean. Betiko lez, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, hiru partiduk osatuko dute aipatutako jaialdi hori, euretako bi binakako txapelketakoak.

Hasteko, promozio mailako binakakoan, Salaberria-Gaskue eta Larrazabal-Lizeaga bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Jaialdiko partidu nagusian 1. Mailako txapelketako norgehigokan Urrutikoetxea eta Iztueta izango dira alde batetik (Urrutikoetxeak Laso ordezkatuko du) eta Ezkurdia eta Rezusta bestetik. Bi bikoteak sailkapeneko gorenean daude txapelketa amaitzeko bi jardunaldi besterik falta ez direnean, eta hurrengo faserako sailkatuta. Jaialdia amaitzeko, Exposito-Aldabe eta Mata-Erostarbe bikoteen artekoa dago programatuta.