Urtarrilaren 12an zabalduko da Antzerki Laborategian aurrematrikula egiteko epea

Urtarrilaren 12an zabalduko da Antzerki Laborategian aurrematrikula egiteko epea
2026/01/08 12:48
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Arte eszenikoak lantzeko eta antzerkira hurbiltzeko aukera izango dute herritarren baita aurtengoan ere. Hain zuzen ere, ‘Antzerki Laborategia’ tailerrean aurrematrikula egiteko epea urtarrilaren 12tik 25era zabalduko dutela iragarri du Eibarko Udalak. Marmar Antzerki Taldearen eskutik egingo dira tailerrak, Errebal plazako erakineko bigarren solairuan. Tailerrak elebitan izango dira eta izen-ematea udalaren webguneko formularioaren bidez egin beharko da.

Adin-taldeetara egokitutako tailerrak

Tailerrak adin-talde ezberdinetara egokituta antolatu dira. Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleek, eta LH 6., DBH 1. eta 2. mailetakoek asteazkenetan izango dituzte saioak, 17:00etatik 19:30era bitartean, bi txandatan. Ikastaroa otsailaren 4an hasiko da eta maiatzaren 27an amaituko da.

Bestalde, DBH 3. eta 4. mailetako ikasleek, Batxilergokoek eta helduek 0 mailako eta 1 mailako tailerrak izango dituzte. Saioak astearteetan eta asteazkenetan egingo dira, arratsaldez, eta ikastaroa otsailaren 3tik maiatzaren 28ra arte luzatuko da. 1 mailan parte hartzeko, aurretik 0 maila eginda izatea edo aurreko ikasturteetan Antzerki Laborategian aritua izatea eskatzen da.

Prezioak

Prezioei dagokienez, LH eta DBH 1-2 mailetako ikasleek 40 euro ordaindu beharko dute, eta DBH 3-4, Batxilergoa eta helduek, berriz, 48 euro. Ordainketa bakarrean egingo da, erreziboa helbideratuta. Txanda bakoitzean gutxienez 6 eta gehienez 14 ikasle egongo dira.

Plazak

Aurrematrikula amaitutakoan, taldeen kudeaketa egingo da. Plaza kopurua gaindituz gero, zozketa bidez egingo da hautaketa urtarrilaren 27an, 10:00etan, Portalean. Onartutakoen zerrendak urtarrilaren 28an argitaratuko dira PEGORAn eta udalaren webgunean. 

OINARRIAK 

MATRIKULA EPEA