Urtarrilaren 16an izango da zine-forum feministaren hurrengo saioa
Emeral Fenellen “Una joven prometedora” filma emango dute Portalean, 18:30ean.
2026/01/09
11:27
Silbia Hernandez Arrazola
Pagatxa emakume elkartearen eskutik, datorren barixakuan (urtarrilak 16) izango da zine-forum feministaren hurrengo saioa, 18:30ean Portalean. Emeral Fenellek zuzendutako Una joven prometedora, 2020ko filma proiektatuko dute eta, ondoren, pelikulari buruzko solasaldia hasiko da. Betiko moduan, sarrera librea eta dohainik izango da.
Bizitza osoan zehar min egin dioten pertsona guztien aurkako mendekua bilatzen duen emakume gazte baten istorioa kontatzen du filmak. Carey Mulligan da protagonista, eta bigarren mailako roletan agertzen dira, besteak beste, Bo Burnham, Alison Brie, Clancy Brown, Jennifer Coolidge, Laverne Cox eta Connie Britton.
