Urteko langabezia-tasarik baxuena ezarri da irailean Eibarren

Urteko langabezia-tasarik baxuena ezarri da irailean Eibarren
2022/10/04 10:10
eta kitto!
Iraileko datuen arabera, 1.487 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %11,71koa da. Horrela, azken hilabetean gora egin ondoren, langabeziak behera egin du herrian (joan den hilabeteko datuen arabera 1.567 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %12,34koa zen) eta urteko tasarik baxuena dago orain.

Eskualdeko herri guztiak hartuta, langabezia-tasa %10,08koa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,29) eta Soraluze da tasa altuena duena. Hain zuzen, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainerako herri guztietako langabezia-tasa %10etik beherakoa da.

 

Ekaineko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.487 (%11,71)
– Elgoibar 472 (%8,71)
– Mendaro 85 (%8,37)
– Deba 164 (%6,29)
– Mutriku 198 (%7,62)
– Soraluze 235 (%12,59)
Debabarrena 2.641 (%10,33)