Urteko punturik altuenean kokatu da langabezia-tasa abenduan

Urteko punturik altuenean kokatu da langabezia-tasa abenduan
2024/01/03 12:24
eta kitto!
Abenduko datuen arabera, 1.524 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa %12koa da. Horrela, langabeziak gora egin du herrian (azaroko datuen arabera 1.480 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa %11,66koa zen) eta urteko tasarik altuena zenbatu da abenduan.

Eskualdeko herri guztietako datuei begira, langabezia-tasa %10,21ekoa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (%6,82) eta Soraluze eta Eibar dira tasa altuena dutenak (%12). Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa %10etik beherakoa da.

 

Abenduko datuak, herriz herri:

– Eibar 1.524 (%12)
– Elgoibar 489 (%9,02)
– Mendaro 71 (%6,99)
– Deba 178 (%6,82)
– Mutriku 191 (%7,35)
– Soraluze 224 (%12)
Debabarrena 2.677 (%10,21)