Urtzi Abantzabalegi omentzeko bigarren ‘Urtzi Rugby Eguna’ antolatu dute

Unben errugbi partiduak jokatuko dira eta musika jarriko dute herrian
Urtzi Abantzabalegi omentzeko bigarren ‘Urtzi Rugby Eguna’ antolatu dute
2025/05/05 11:07
eta kitto!

Urte eta erdi pasa da Urtzi Abantzabalegi joan zenetik, baina herriak oso gogoan du oraindik. Iazko ekainean bera omentzeko ‘Urtzi Rugby Eguna’ antolatu zuten familiak, lagunek eta taldekide izandakoek, eta demaseko harrera izan zuen, egun ahaztezina bizi izan zelarik. Beraz, aurten ere bere omenezko eguna ospatuko dute, kasu honetan ekainaren 7an, zapatua.

Arratsaldetik gauera arterainoko egitaraua prestatu dute Urtzi omentzeko, bai Unbe bai Eibarko erdigunean ere. “Errugbia, familia eta adiskidetasuna ardatz harturik, haren bizitza oroitzeko erabiliko dugun eguna” izango da, antolatzaileen berbetan.

 

Egitaraua

·      15:30 – Muralaren inaugurazioa Unben

·      16:00 – 12 eta 10 urtez azpikoen partidua: Eibar RT vs Ordizia Rugby

·      16:30 – Open rugby partidurako taldeen zozketa

·      17:00 – Open rugby partidua

·      19:30 – Hirugarren denbora Guridi Rugby Tabernan: pintxoak eta musika zuzenean

·      21:00 – Kalejira musikarekin