Errugbia eta lagun giroa Urtzi Abantzabalegi gogoratzeko eta omentzeko

Jende ugari bildu zen Unben Urtzi Rugby Eguna ospatzeko
2024/06/03 12:03
eta kitto!

Urtzi Abantzabalegik omenaldi beroa jaso zuen atzo Unbeko errugbi zelaian. Lagun ugari bildu zen gure herriko errugbian erreferentea izan den pertsona gogoratzeko eta egun hunkigarri bezain zoragarria pasa zuten.

Egunean zehar beteranoen errugbi neurketa jokatu zen, Eibar Rugby Taldeak eta Euskal Selekzioak partidua jokatu zuten eta musikaz girotutako hirugarren denborak eman zion amaiera egun handiari.

Hona hemen atzoko egunean zehar Joseba Barrutiak egindako argazki batzuk.

 

Bideoa 'Helmuga' saioan

EITB-k, gainera, Urtzi Abantzabalegiren inguruko bideoa landu du 'Helmuga' saioan eta atzo bertan estreinatu zuten. Nahi izanez gero, hemen dago ikusgai.