Uxue Alberdi idazlea izan da martxoko literatur tertulian

Ipuin-bilduma ekarri du Alberdik azkeneko saiora
Uxue Alberdi idazlea izan da martxoko literatur tertulian
2024/03/18 09:36
eta kitto!

Idazle elgoibartarra "Belarriko kilkerra" izeneko kontakizun-liburuarekin etorri da martxoko Harixa Emoten saiora. Euskarazko irakurketa-klubeko kideek liburu hori irakurri dute eta haren gainean jardun zuten, ordubetez, Ainhoa Aldazabalek gidatuta.