Uztailaren 16a da danborradetako jantziak bueltatzeko azken eguna
Arropak Beistegi eraikinean laga beharko dira.
2025/07/03
13:23
eta kitto!
Danborradako batzordeak komunikatu duenez, bai nagusien bai haurren danborradetan parte hartu dutenen arropa biltzeko azken eguna uztailaren 16a, eguaztena, izango da, 17:00etatik 20:00etara, Bittor Sarasketa kaleko entsegu lokaletan (Beistegi eraikinean). Parte-hartzaile guztiei danborradarako laga zitzaizkien jantziak mesedez egun horretarako bueltatzeko eskatu dute.