“Vacaciones de verano”, “Indiana Jones” eta “Ruby” asteburuko zine-karteldegian

“Vacaciones de verano”, “Indiana Jones” eta “Ruby” asteburuko zine-karteldegian
2023/07/06 18:03
eta kitto!
“Vacaciones de verano” gehituko zaizkie aurreko asteburuan ere proiektatu zituzten “Indiana Jones y el dial del destino” eta “Ruby. Aventuras de una kraken adolescente” pelikulei asteburuko honetan Coliseok eskainiko duen zine programazioan. Santiago Segurak zuzendutako filma Antzokian eskainiko da, Kirk Demiccoren “Ruby” 1 Aretoan, eta James Mangolderen “Indiana Jones” 2 Aretoan. Proiekzioek ohiko ordutegiari jarraituko diote (zapatuan 17:00etan, 19:45ean eta 22:30ean; domekan 17:00etan eta 20:00etan; eta astelehenean 19:30ean), kenduta “Indiana Jones”-eren zapatuko lehen bi saioak, pelikula luzeagoa izanda bere hasiera ordu erdi aurreratuko baitute, 16:30era eta 19:15era pasatuz.