Vaivenek "Happy End" taularatuko du martitzenean

Vaivenek "Happy End" taularatuko du martitzenean
2015/02/23 00:00
eta kitto!

Antzerki Jardunaldien egitarauaren barruan, bihar (martitzena, hilak 24) Vaiven Producciones konpainiak "Happy End" taularatuko du 20.30etan Coliseoan. Oraingoan umorearen bidetik suizidioa bezalako gai korapilatsuari aurre egiten dion testu ausarta dakarkigute. Parodia gakoan, egungo gizartearen hausnarketa egitera gonbidatzen gaituzte eta, hortik aurrera, barre egitera zoritxarren anparoan sortzen diren negozio zalantzagarriekin. Happy End elkarte klandestinoa da, bere buruaz beste egin nahi dutenei lagundu egiten diena helburua lortzen. Sarrerak 11 euro balio du eta txarteldegian zein interneten, kutxabank.es helbidean eros daitezke.