Vargas Blues Band zuzeneko emanaldian barixakuan
2014/02/19
00:00
eta kitto!
Barixakuan, otsailaren 21ean, 20.30etatik aurrera Vargas Blues Band zuzenean entzun eta ikusteko aukera izango da, taldeak bere lan berria ezagutzera emateko Coliseoan emango duen kontzertuan (sarrerak 10 eurotan salgai daude, antzokiko txarteldegian eta interneten). Javier Vargas gitarra-joleak gidatzen duen taldea Espainian gaur egun dagoen blues bandarik ezagunetakoa da eta hogei urte daramatza taula gainean. Heavy City Blues izenburuko disko berria orain arte kaleratutako guztien artean gogorrena da eta, jatorrizko hamar abestirekin batera, Everly Brothers taldearen Love hurt kantuaren bertsioa ere batzen ditu.