The Vartools taldea Montgorock lehiaketarako boto bila

The Vartools taldea Montgorock lehiaketarako boto bila
2016/03/28 14:55
eta kitto!
The Vartools taldea Montgorock musika taldeen lehiaketan parte hartzeko aukeratu dute: 30 talderen artean bozka gehien eskuratzen duten hiru taldeak baino ez dira finalerako sailkatuko eta, horregatik, eibartarrek Xábian (Alicanten) egingo den jaialdian Loquillo, Los Zigarros, Arizona Baby eta beste talde batzurekin batera joteko aukera izan dezaten, apirilaren 1erako ahalik eta boto gehien eskuratu nahi dute. Botoa emateko www.montgorock.es/concurso3 helbidean sartu eta The Vartools taldearen bideoan "Atsegin dut" eman behar da. Finalera ailegatzea lortuz gero, The Vartools-en Facebook orriko esteka partekatzen duten guztien artean zozketa egingo dute eta irabazleak taldearekin batera jaialdira bidaiatzeko aukera izango du.