"Vending-aren irudia" izango da gai nagusia Euskadiko 21. Vending Topaketan
2023/10/03
18:41
eta kitto!
EVE Euskadiko Vending Elkarteek bihar egingo dute Vending Profesionalen XXI. Topaketa. Aurtengo bilkura Arabako Errioxan izango da, "Marqués de Riscal" (Eltziego) upategian, eta bertan lantzeko aukeratu duten gai-nagusia "Vending-aren irudia" da. Enpresa-sektore horri lotutako ehun profesional inguru elkartuko dira topaketan. Antolatzaileek azaldu dutenez, Euskadiko Vending Elkarteak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 30 enpresa baino gehiago hartzen ditu bere baitan gaur egun. Urkotronikeko Carlos Abad eibartartarra da EVE-ko presidentea eta, bere berbetan, “lehen bileratik beti egin behar izan diegu aurre erronka anitzei, sektoreko berrikuntza teknologikoan egoera politiko-soziala zela eta”. Izan ere, vending-ak erabakigarriak izan ziren hainbat unetan, pandemiaren momenturik gogorrenetan, biztanleei maskarak eskuratzea erraztuz, adibidez.
EVE-ko presidenteak nabarmendu duenez, "aurten, gure taldeen giza alderdian sakondu nahi dugu, enpresa txiki eta ertainak osatzen dituzten emakume eta gizonengan, haien sentimenduan eta biztanleriaren ongizatean nola laguntzen duten laguntza-zentroetan, egoitzetan, ospitaleetan, ikastetxeetan edo liburu-dendetan. Edizio honetan, beharrezkoa den belaunaldien arteko erreleboaz eta vending-ari aplikatutako berrikuntzaz ere hitz egingo dugu”.