Ventipen eta Robtrusion startupek eraman dituzte Toribio Echevarria sari nagusiak
2022/07/21
05:56
eta kitto!
Ventipen eta Robtrusion startupek jaso dituzte sari nagusiak atzo goizean Eibarren, Teknikerren banatu ziren Toribio Echevarria Sarien 32. edizioan. Ventipen startupak “Ideiak/proiektu enpresarialak” kategorian jaso du saria eta Robtrusion startupak “Enpresa Berria” kategorian. Bi enpresa-ekimen hauek osasunaren eta material berrien sektoreetan garatzen dute euren jarduera. Sari hauetan protagonista izan diren beste enpresak Trak Health Solutions, Cycling Dynamic Trainers eta Wellk Software Solutions dira, eta Internazionalizazio Saria eta Eibarko Udalaren bi sari bereziak jaso dituzte. Euskadiko ekintzailetzaren, enpresaren, zientziaren eta hezkuntzaren munduko ordezkari ugarik hartu zuten parte ekitaldian, eta bertan modu berezian gogoratu zuten iaz hil zen Alex Bengoa Teknikerreko zuzendari nagusi izandakoa.
IDEIA/PROIEKTU ENPRESARIALAK SARIA
Ventipet. Erradiofluoratutako gasetan oinarritutako soluzioa biriketako aireztapen-funtzioa karakterizatzeko.
“ENPRESA BERRIA” SARIA
Robtrusion. Beira-zuntzezko konpositeen profil makurren fabrikazioa, pultrusio robotizatuko teknologiaren bidez.
INTERNAZIONALIZAZIOAN LAGUNTZEKO SARIA
Trak Health Solutions. Adimen Artifizialak lagundutako tele-errehabilitazioko soluzioa.
EIBARKO UDALAREN “EIBARKO ENPRESA” SARI BEREZIA
Wellk Software Solutions. Jarduera fisikoa sustatzera bideratutako sportech produktu/plataforma digital berrien diseinua, garapena eta kudeaketa.
EIBARKO UDALAREN “ESPEZIALIZAZIO ESTRATEGIKOA” SARI BEREZIA
Cycling Dinamic Trainer. Bizikletaren mugimendu errealak simulatzen dituen indoor txirrindularitzako arrabola.
Toribio Echevarria Sarien 32. edizioko enpresa saridunak