Verdiren "Otello" operaren grabazioa eskainiko dute bihar Coliseon
Bihar arratsaldean, 19:30etik aurrera, Vienan grabatutako Giuseppe Verdiren "Otello" operaren proiekzioa eskainiko dute. Bi ordu eta erdiko iraupena du gutxi gorabehera (148 minutu), eta 2023an grabatutako lanaz gozatu daiteke 5,5 euro ordainduta. Vienako Estatuko Operaren Orkestrak egindako lana Alexander Soddy musika zuzendariak gidatu du eta honakoak dira paper garrantzitsuenak: Jonas Kaufman (Otello), Rechel Wilis-Sorensen (Desdemona), Ludovic Tézier (Lago), Bekhzod Davronov (Cassio), Szilvia Voros (Emilia), Ted Black (Roderigo), Lija Kazakov (Lodovico) eta Leonardo Neiva (Montano).
Giza-arimaren nondik norakoak esploratzen ditu Verdiren operak, Otello jeneralari suntzitzen dioten zeloek protagonista direla. Maite duen Desdemona bihurtuko da bere zalantzen jomuga, beti ere Iago makiavelikoak horretara bideratuta. Amodioak, mendekuak eta desesperazioak tokia hartzen joango dira Verdiren lanean, bere musika ederrarekin intentsitate handiko tragedia batean barneratzen gaituen neurrian, traizioa eta ohorea nor baino nor ariko diren horretan. Azken batean, arimaren alde ilunena erakusten digu obrak.