Walter Tuzzeo musikaria eta soinu-teknikaria hil da

Legarreko musika lokaletako grabaketa-estudioaren arduraduna izan da azken urteotan
Walter Tuzzeo musikaria eta soinu-teknikaria hil da
2024/03/18 13:08
eta kitto!

Sizilian jaio eta azken urteotan Eibarren bizi izan den Walter Tuzzeo hil dela jakin dugu gaur goizean. Musikazale amorratua, soinu ikasketak egin zituen Milanen eta, gero, New Yorken egon zen lau hilabetez. Han ezagutu zuen bere emaztea bihurtuko zen emakume eibartarra eta elkarrekin bizitzeko etorri zen Eibarrera.

Hemen, musikarekin zerikusia duten hainbat proiektutan hartu du parte eta Legarreko musika lokaletako grabaketa-estudioaren arduraduna izan da azken urteotan.

Hutsune handia lagatzen du herrian, baina bere oroitzapenak ozen jarraituko du gure artean. Goian bego.