Walter Tuzzeo: “Teknikariak bere ardura dauka, baina lanaren %70 musikariak egiten du”
2017/02/03
11:28
eta kitto!
Cinema Paradiso filmeko protagonistak bezala, Sizilia utzi eta Italiako hiri handi batera jauzi egin zuen Walter Tuzzeok bere pasioa garatu eta hortaz bizitzeko. Totok, pelikulakoak, zinea maite zuen; Walterrek, ordea, musika. Hala ere, Tuzzeoren bizitza profesionalak zerikusi handia izan du zinearekin eta bere bizitza pertsonalarekin idatzi daiteke filma batentzako gidoia. New Yorkeko Central Parken Tony Bennett ezagutu zuen eta baita Eibarrera etortzeko arrazoia: bere emaztea. Orain, Legarreko musika estudioaren arduraduna da, besteak beste.
– Nongoa zara zehazki?
Caltanissettakoa, Sizilia erdialdeko hiri batekoa. Txikitatik musikaria izatea nahi izan dut, baina familiakoak ez zeuden ados. Injineroa, banku langilea edo korreo banatzailea izatea nahi zuten, zerbait prestuagoa. Kasu egin izan banie, oraindik han jarraituko nuen, nire herrian. Bizitzak bere bidetik eramaten gaitu eta nik neurea hartu dut.
– Nola hasi zenuen bide hori?
Soinu ikasketak egin nituen Milanen, SAE Institutuan. Soinuaren inguruan zerbait ezagutzen nuen, alde teknikoa, baina Milanen hasi nintzen benetan ikasten. Uste dut berandu hasi nintzela soinua ikasten, txikia zarenean hasi behar zarelako, erraztasun gehiago duzunean. Txikitan pianoa eta gitarra jotzen ikasi nuen, baina ez neukan jarraipenik, eskolan txarto ibiltzen nintzenez gurasoek musikatik aldentzen nindutelako. Hegoak mozten zizkidaten guraso eta familiak. Siziliako gizartea oso itxia da.
– Alde handia Milanekin alderatuta?
Bai, oso handia. Milanera joan nintzenean hego berriak hasi zitzaizkidala diot. Egin nahi nuena egiteko askatasuna hartu nuen eta zoragarria izan zen.
– Eta ikasketak amaitzean, zer?
Hainbat estudiotara Curriculumak bidaltzen hasi nintzen, baina ez ninduten kasu handirik egin. Norbaitek zutaz ondo hitz egin behar du enpresaren batean muturra sartzeko.
– Nork hitz egin zuen ondo zutaz?
SAEk berak. Enpresak eskolara deitu zuen eta eurek nire izena eman zien. Ni Sizilian negoen orduan, zain, baina deitu eta berehala bueltatu nintzen Milanera.
– Zertan hasi zinen?
Pelikulen bikoizketak egiten, nahasketak, eta abar. Nire ‘maestroa’ ezagutu nuen han eta enpresa batera joan nahi nuen galdetu zidanean, berarekin joan nintzen.
– Zer egitera?
Lokuzioak: irratietarako, liburuentzako, bikoizketak, eta abar. Azkenean dokumentalak, pelikulak, zinerako Dolby Sorround nahasketak... egiten amaitu nuen. Itzela izan zen. Sei urte eman nituen bertan eta, gero, autonomo bezala hastea nahi izan nuen.
– Zergatik hartu zenuen erabaki hori?
Sei urtean toki berean egon eta gero, errutinak nekatu egiten zaitu. Aurretik jendea ezagutu nuen, kontaktuak egin eta ahoz ahokoak bere lana egin zezakeela pentsatu nuen. Hainbat eskaintza jaso nituen eta nire kabuz ekitea nahi izan nuen. Beldurra neukan, soldata finkoari eta lasaitasunari uko egiten niolako, baina gaztea nintzen eta mailaz igo nahi nuen. Dirua beharrezkoa dugu bizitzeko, baina nik egiten nuenarekin ondo sentitu nahi nuen.
– Nola joan zitzaizun bakarkako abentura hori?
Hainbat pelikulatan egin nuen lan, aktore garrantzitsuekin ibili nintzen...
– Zeintzuk?
Pare bat proiektu handitan aritu nintzen: Terry Gilliamen ‘Tideland’ filmeko Italiako bertsioaren nahasketak egin nituen eta, gero, Maurizio Irletako ordu eta erdiko bideo batetan dialogoak, musika eta soinu guztia sartu behar izan nuen nik bakarrik. Ez dira gauza asko, baina profesionalki asko hazteko balio izan didate.
– Sasoi hartan, soinuarekin lan egiteaz gain, musika munduan ere bazenbiltzan?
Gutxi. Country-pop musika egiten zuen talde batean hasi nintzen baxu-jole moduan, lanean negoen estudioan diskoa egin nahi zuen bertako neska batekin. Polito geratu zen diskoa.
– Ezer gehiago?
Poliki-poliki taldea albo batera uzten hasi ginen eta Milanen ez dago jolasteko denborarik. Hobbya zen, gauez entseatzen genuen eta sakrifizio handia zen.
– Hain erritmo handian bizi da Milanen?
Milan ez da Eibar (barreak). Oso bizia da, bizitzak ez du etenik izan. Nik bederatzi orduko lanegunak egiten nituen, jarraian, ordu laurdeneko atsedenaldiekin hiru orduan behin. Gogorra zen.
– Zergatik utzi zenuen Milan?
Ez dut utzi, han etxea daukat oraindik. Milan Europa erdian dago eta ez dakizu inoiz zein aukera sortu ahal zaizun bertan. Ziur naiz Milan uzteko erabakia hartzen dudan momentuan han zerbait irtengo zaidala. Gainera, hemen dauden baliabide ekonomikoak ez dira oso onak eta irabazten duzun gutxiarekin bizi egin behar duzu. Beraz, ia ez daukat Milanen zer gertatzen den ikustera joateko aukerarik.
– Eibarrera etorri aurretik, hala ere, Estatu Batuetik pasatu zinen.
Lan asko egin, dirua aurreztu eta AEBra joateko erabakia hartu nuen. Lau hilabete egon nintzen, ingelera ikasten eta Broadwayko antzerki batean praktikak egiten. Beste mundu bat da hura. Hango Hizkuntza Eskolaren erruz nago Eibarren, han ezagutu nuelako nire emaztea dena.
– New Yorketik Legarrera zure emazteagatik orduan?
Eibarrera etorri nintzen lehen aldian, berak Legarreko lokaletan jotzen zuten hainbat lagunekin egin zuen topo eta aurkeztu egin zizkidan. Futbolaz galdetu zidaten, baina niri musika gustatzen zitzaidala esan nien, bajua jotzen nuela. Eurek Legarreko lokalez berba egin eta uda osoa musika jotzen pasa nuen.
– Eta orain Legarreko musika lokaletako estudioen lan ardura daukazu.
Bai, estudioa Eibarko Gazteen Musika Elkartearena da eta ni arduratzen naiz bere funtzionamenduaz. Estudioa birmoldatu nuen, txukundu, eta ahalik eta kalitate handiena eskaintzen saiatzen naiz. Elkarteari eskerrak emateko modua da. Hala ere, nik ez dut hilero soldatarik jasotzen, norbaitek zerbait grabatzen duenean baizik. Estudioak soinu kalitate ona eskaintzen du, nahiz eta hobea izan zitekeen, baina horretarako inbertsioa egin beharko litzateke, horrek tarifak igotzea suposatuko luke eta, azkenean, buztanari haginka egiten dion txakurra bezalakoa da egoera.
– Badago mugimendua estudioan?
Gutxi. Azken aldian, ahoz ahokoari esker hainbat lantxo irten dira, baina hori, lantxoak. Egoera honek ez du iraunkortasunik.
– Eta Eibartik kanpo?
Saiatzen ari naiz han eta hemen muturra sartzen, eta pare bat elkarrizketa egin ditut. Uste dut batzuk errezeloz begiratzen didatela, baina ez naute ezagutzen. Nik ez dut inor molestatu nahi; ondo funtzionatzen duen talde batean egon nahi dut, eta profesionaltasuna, ezagutza teknikoak eta giza-balioak eskaini. Izan ere, askotan zenbaki bat besterik ez gara, dena hotza da, eta ez zait gustatzen, pertsonak gara.
– Horrela da Milanen? Hotza?
Denetarik tokatu zait. Normalean, hasieran egoera hotza da, baina ezagutu ahala berotzen djoaten da. Lanbide honetan norberaren izaerak eragin handia dauka, oso garrantzitsua da. Musikariari konfiantza eman, bezeroa bide egokienetik gidatu burugogorra izan gabe, gauzak modu onean esan... musikariaren tokian jartzen saiatu behar zara eta bera gustura egon behar da. Teknikariak bere ardura dauka, baina lanaren %70a musikariak egiten du.
– Nola ikusten duzu Eibarko panorama musikala?
Ezagutza teknikoen gabezia somatu dut. Hezkuntza eta kultura musikal handia dago, baina entzutearen hezkuntza falta da. Abestiek soinu ona izan dezakete, baina oreka mantendu behar dute. Bestetik, musikariei esango nieke estudiora prest etorri egin behar direla, bestela ordu asko eman behar dituztelako eta horrek asko garestitzen dielako diskoa.
– Baduzu musika proiektu propiorik?
Ez, eta pena ematen dit. Batzuetan abesti bat idazten dut eta, gero, pentsatzen dut ea zergatik idatzi dudan eta bota egiten dut. Inoiz ez dut pentsatu musikan bakarka zerbait egitea, kritikatu eta zuzentzen naiz ona bakarrik (barreak).