We are Magma proiektuaren aurkezpena eta erakusketa museoan
2015/06/04
00:00
eta kitto!
Gaur (eguena, hilak 4) arratsaldean, 19.00etan zabalduko dute "We are Magma" izenburuko erakusketa Armagintzaren Museoan (Portaleko 5. solairuan) eta ekitaldi berean izen bereko proiektuaren aurkezpena egingo dute. Eibarko Anemona Studioa diseinu grafikorako enpresak, Sortumedia eta Li&Co enpresekin batera sortu duen Magma erropa eta marka ezagutzera emateko asmoarekin antolatu duten erakusketa hilaren 12ra arte egongo da zabalik, eguaztenetik zapatura 16.00etatik 20.00etara eta domeketan, berriz, 10.00etatik 13.00era.